Itxi

2023ra arte

Jon Bautistak bere kontratua berritu du

eitb.eus

Leer en Castellano

Errenteriako aurrelariak, horrela, hiru urte luzatu du orain arte sinatuta zuen kontratua.

Jon Bautista Real Soiedad taldeko jokalariak kontratua berritu du. Errenteriako aurrelariak hiru urte luzatu du kontratua, 2023ra arte sinatu baitu.

'Oso pozik nago, txikitatik nuen ametsa da lehen taldekoa izatea', esan du Jon Bautistak klub txuri-urdinarekin kontratu berria sinatzerakoan. Denboraldiko azken txanpan jokalari garrantzitsua izan ondoren, aurrelaria egindako urteaz 'harro' dago. 'Polita izan da, eta zaleei poz handia eman diogu Europarako sailkatuta', azaldu du.

Datorren denboraldian, 'konpetentzia egongo da, baina postu bat lortzen saiatuko naiz, eta ahalik eta minutu gehien izaten', gaineratu du.

.

Bideoak (1)