Lau urte gehiago
Odriozolak kontratua berritu du Realarekin 2022ra arte
Erredakzioa
Klubak eta jokalariak akordioa sinatu dute Anoetan. 2018ra arte zuen kontratua hegaleko jokalariak eta lau urtez luzatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak akordioa lortu du Alvaro Odriozolarekin bere kontratua 2022ko ekainaren 30era arte luzatzeko. Aurreko kontratua 2018ko udan agortzen zen, eta lau urtez luzatu du.
Jokin Aperribay presidenteak lagunduta, eskuin hegaleko jokalari txuri-urdinak larunbat arratsaldean sinatu du kontratu berria Anoetan.