Itxi

2 denboraldi

Juanjo Arregi, Realeko emakumezko taldearen entrenatzaile berria

eitb.eus

Leer en Castellano

'Poztasun handia da Realeko lehen taldea zuzentzea. Ondorioz, ardura handia izango da', azaldu du Arregik.

Juanjo Arregi emakumezkoen taldeko entrenatzaile berria izango da. Urnietako da eta aurretik Euskal Selekzioaren entrenatzailea izan da eta bi denboraldiko kontratua sinatu du.

Zubietara iritsi da Euskal Selekzioko entrenatzaile izan ondoren. Aurretik 18 eta 12 urtez azpiko Euskal Selekzioko entrenatzailea izan zen; 2012-13. denboraldian Añorga KKE zuzendu zuen eta Bigarren Mailako txapelduna izan zen. Lehenik Urnieta KE taldeko entrenatzailea izan zen.

'Poztasuna eta ardura'

Realeko entrenatzaile berriak Real Sociedad TV-rekin hitz egin du: 'Poztasun handia da Realeko lehen taldea zuzentzea. Ondorioz, ardura handia izango da', azaldu du. 'Entrenatzaile bezala nire erronka handiena izango da. Liga Iberdrola gero eta liga indartsuagoa da'.

Bideoak (2)