Kargatzen...
Itxi

2017-2018. denboraldia

Joseba Zalduak utzita jokatuko du Leganesen

Erredakzioa

Reala eta Leganes akordiora iritsi dira, eta Zalduak Madrileko taldean jokatuko du utzita 2017-2018. denboraldian.

Joseba Zaldua. Argazkia: CD Leganes

Joseba Zalduak Leganesen jokatuko du Realak utzita 2017-2018. denboraldian. Bi taldeak akordiora iritsi dira, eta eskuin hegaleko jokalariak utzita jokatuko du Madrileko taldean 2018. urteko ekainaren 30era arte.

Zalduak Realean eman du bere ibilbide guztia. 2013-2014. denboraldian igo zen lehen taldera. 25 urte ditu, eta 74 partida ofizial jokatu ditu Realarekin. 2016-2017. denboraldian 1.372 minutu jokatu zituen talde txuri-urdinarekin.

Leganesen bosgarren fitxaketa da Zalduarena. Madrileko taldeak Raul Garcia, Tito, Siovas eta Ruben Perez ere fitxatu ditu.

 

ditu.

 

Albisteak (3)