Irteerak
Aperribayk baieztatu du Yuri PSGra doala eta Granero Realetik irtengo dela
Erredakzioa
Realeko presidenteak Diego Llorente jokalariaren aurkezpenean jakinarazi duenez, Yuri Berchiche eta Esteban Granero jokalariek taldea utziko dute.
Realak Diego Llorente jokalaria aurkeztu du ostegunean Anoetan eta ekitaldian Jokin Aperribayk hitz egin du. Presidenteak esan du Yuri Berchichek PSG taldean jokatuko duela datorren denboraldian eta Esteban Granerok ere taldea utziko duela.
"Gaur goizean iritsi da PSG-ren eskaintza Yuri fitxatzeko eta azterketa medikua pasatzeko baimena du", esan du Aperribayk. Granerori buruz, ondorengoa adierazi du Realeko presidenteak: "Granerok jokatzeko aukerak bilatu ditu. Zeinbat taldek interesa ezagutarazi digute. Ez du gurekin jarraituko".
Carlos Velari buruz galdetuta Jokin Aperribayk gaineratu du ez dutela presarik mexikarraren jarraipenaren inguruan erabaki bat hartzeko eta pozik azaldu da harrobitik lehen taldera joklariak igotzen ari direlako: "Sanseko 5 jokalari igo dira lehen taldera. Europako talde gutxik esan dezakete hori. Ohore bat da guretzat".