Itxi

Almeriaren aurka

Reala: Donostiarrek Juanma Lillo izango dute aurrean

Erredakzioa

Talde txuri-urdineko 15 jokalari izan zituen Almeriako entrenatzaileak bere agindupean.

Realak Almeriaren aurka jokatuko du hurrengo asteburuan eta andaluziarren arma ezkutua, Juanma Lillo izango da. Entrenatzaileak ondo ezagutzen du talde donostiarra eta jokalarien estiloa, izan ere, aurtengo taldeko 15 gizon izan baitzituen Lillok bere agindupean. Zubikarai eta Bravo atezainak, Labaka, Ansotegi, Mikel Gonzalez, Estrada eta Carlos Martinez atzelariak, Zurutuza, Rivas, Prieto, Aranburu, Bergara eta Elustondo erdilariak eta Viguera eta Agirretxe aurrelariak.

Hori dela eta, Martin Lasarteren mutilek ez dute partida erraza izango andaluziarren etxean, Lillok ederki ezagutzen baititu jokalariak eta taldearen estiloa.


Albisteak (1)