Lagunartekoa, Holandan
Realak, hainbat jokalari gazterekin, ezin izan du Venloren aurka (2-0)
Agentziak | Erredakzioa
Eusebiok Sanseko zenbait mutil atera ditu hamaikakoan, Holandako Lehen Mailako talde baten aurkako lagunarteko honetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hainbat jokalari gazte aritu dira Realarekin ostegun honetan VVV Venloren aurka Holandan jokatutako lagunartekoan, eta hori beti izaten da albiste ona. Emaitza, baina, ez da positiboa izan, eta gipuzkoar taldeak 2-0 galdu du Holandako Lehen Mailako talde horren kontra.
Venloren bi golak bi zatietako lehen minutuetan iritsi dira: lehenengoa 4. minutuan sartu du Thyk, eta bigarrena bigarren zatiko 10.enean egin du Seuntjensek.
Eusebio entrenatzaileak aukera ona izan du Sanseko zenbait mutil maila handiko lagunarteko batean ikusteko. Toño, Ujia, Llorente, Gaztañaga, Merquelanz, Guevara, Pardo, Sangalli, Concha, Capilla eta Muguruza irten dira hasierako hamaikakoan. Gerora, jokalari hauek ere zelairatu dira: Sisniega, Gorosabel, Elustondo, Kevin Rodrigues, Zurutuza, Xabi Prieto, Januzaj, Canales eta Juanmi.
ta Juanmi.