Itxi

Denboraldiaurrea

Realak galdu egin du Feyenoord taldearen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Partidako gol bakarra Jorgensenek egin du lehen zatian.

Eusebio. Argazkia: EiTB.

Realak denboraldiaurreko hirugarren porrota hartu du Feyenoord talde holandarrarekin 1 eta 0 galdu ostean. Donostiarrek sei partida jokatu dituzte denboraldiaurrean eta hirutan galtzaile atera dira.

Partidako gol bakarra Nicolai Jorgensenek egin du, lehen zatian.

Donostiarrei kosta egiten zaie partidetan sartzea eta gola egiteko arazoak dituzte, eta VW Venloren aurka gertatu bezala, neurketa aldapan gora jokatu dute hasieratik.

Feyenoord nagusi izan da lehen zatian, eta bigarrenean partidak maila ona izan du, baina gol aukera gutxi sortu dituzte. Reala berdinketaren bila aritu da, baina bihotzarekin jokatu du, buruarekin baino.

 

Fitxa teknikoa

1.- Feyenoord: Vermeer; Haps, Van D?Hejden, Boetius, El Ahmadi; Jorgensen, Vilhena, Basaciloglu, Diks; Toomstra eta Botteghi. Amrabatek eta Kramerrek ere jokatu zuten.

0.- Reala: Rulli; Gorosabel, Guevara, Aritz, Rodrigues; Rubén Pardo, Xabi Prieto, Zurutuza; Canales, Juanmi eta Januzaj. Bigarren zatianDe la Bella, Gaztañaga, Muguruza, Sangalli eta Ujía ere aritu ziren.

Golak: 1-0, 12. min: Jorgensen.

min: Jorgensen.

Albisteak (4)