Itxi

Neymarrek alde egin ostean

Bartzelona, Iñigo Martinezen etete klausula ordaintzeko prest

Erredakzioa

Leer en Castellano

Neymar PSGra joatearen eraginez, 222 milioi euro jaso ditu Kataluniako klubak, eta Realeko jokalariaren truke 32 milioi euro ordaintzeko prest dago.

Iñigo Martinez, Atletico Madrilen aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Iñigo Martinezek Reala utz lezake datozen ordu edo egunetan. Bartzelonak jokalari txuri-urdina fitxatu nahi du, eta Martinezen 32 milioi euroko etete klausula ordaintzeko prest omen dago.

PSGk 222 milioi euro ordaindu zizkion Bartzelonari Neymar fitxatzeko, eta Barçak ez du diru-arazorik jokalari bizkaitarra fitxatzeko. Ernesto Valverde entrenatzaileak eskatu du Iñigo Martinez fitxatzea.

Albisteak (3)