Denboraldi baterako
David Conchak utzita jokatuko du Bartzelona B taldean
Erredakzioa
Reala eta Barça akordiora iritsi dira jokalari kantabriarrak Bartzelonaren bigarren taldean joka dezan 2018ko ekainaren 30era arte.
Reala akordiora iritsi da Bartzelonarekin David Conchak utzita joka dezan Barça B taldean, 2018ko ekainaren 30era arte. Ondorioz, Bigarren Mailan lehiatuko da jokalari kantabriarra datorren denboraldian.
Conchak minutuak jokatzea izango du helburu Bartzelona B taldean. Realak lehen taldean gutxi jokatuko zuela uste izan du, Barçaren bigarren taldeari lagatzea erabaki du denboraldi amaierara arte.