15 urte klubean
Xabi Prieto, 500 partida txuri-urdin
eitb.eus
Talde txuri-urdineko historian sartuko da Luis Miguel Arkonada, Jesus Mari Zamora, Bixio Gorriz eta Juan Antonio Larrañagarekin batera.
Xabi Prieto Realeko kapitainak bere 500. partida jokatuko du elastiko txuri-urdinarekin, ostiralean jokatzen badu.
Beraz, Luis Miguel Arkonada, Jesus Mari Zamora, Bixio Gorriz eta Juan Antonio Larrañaga jokalari ospetsuen parean jarri daiteke Realeko erdilaria.
Balaidosen jokatutako partidan minduta amaitu zuen Prietok, baina badirudi prest egongo dela Eusebio Sacristanen aginduetara jartzeko. Gipuzkoarrek ostiralean jokatuko dute Anoetako futbol-zelaian Vila-realaren kontra.
ontra.