Gaur ez da entrenatu
Raul Navas, hiru aste bajan
eitb.eus
Egin dioten takak esan du bi haustura dituela orno lunbarretako eskuin apofisietan.
Realeko Raul Navas atzelariak ostiralean hartu zuen min Vila-realen aurkako partidan, Anoetako futbol-zelaian.
Jokaldi horretan lurrera erortzean, berehala eskua gerrialdera eraman zuen, minez. Eusebiok aldatu egin zuen eta Agirretxe atera. Hasieran Navasek kolpe bat baino ez zuela zirudien, baina egin dioten takak esan du bi haustura dituela orno lunbarretako eskuin apofisietan.
Hiru bat aste egingo ditu bajan, eta bi partida galduko ditu.
a galduko ditu.