Igandean, 12:00etan, Riazorren
Reala, bere hasiera onena lortzetik garaipen bakarrera
Agentziak | Erredakzioa
Deporren aurka jokatu behar du Coruñan, baina garaipen bakarra lortu du bertan azken hamar urteetan.
Reala Liga hasiera batean hiru garaipen lortzeko zorian dago lehen aldiz, baina ez du lan erraza izango hurrengo norgehiagoka Riazorren jokatu behar baitu, eta garaipen bakarra eskuratu du bertan azken hamar urteetan.
Galiziako futbol zelaia ez da donostiarrei oroitzapen okerrenak ekartzen dizkiena, berdinketa edo garaipenarekin itzuli baitira bertara joan diren erdietan, baina estatistika kontrakoa bihurtu zaie azken hamarkadan.
Orain bost urte lortu zuten garaipena eta bi berdinketa izan dira euskal taldeak azken hamar urteotako emaitza positibo bakarrak. Aitzitik, iazkoaren moduko kolpeak ugariago izan ditu.
Orduko hartan, Deporrek 5-1 irabazi zion Realari, eta Florin Andone aurrelari errumaniarra nabarmendu zen bi golekin. Talde txuri-urdinaren gol bakara aurten PSGra joan den Yuri Berchichek sartu zuen.