2-4, Deportivoren aurka
Realak hirugarren garaipena jarraian lortu du Riazorren irabazita
Erredaklzioa
Talde txuri-urdinak 2-4 irabazi dio Deportivori eta bigarren da Ligako sailkapenean Barça liderrarekin berdinduta. Illarramendik bi gol sartu ditu, Juanmik bat eta Llorentek beste bat.
Realak 2-4 irabazi dio Deportivori igande honetan Riazorren eta hirugarren garaipena jarraian lortu du talde gipuzkoarrak. Txuri-urdinak bigarren postuan daude Ligako sailkapenean Bartzelona liderrarekin berdinduta. Orain, Europa Ligako Rosenborgen aurkako partidan pentsatzen hasiko da Reala.
Riazorreko norgehiagokari hasiera bikaina eman dio Realak lehen bost minutuetan bi gol sartuta. Juanmik sartu du 1-0ekoa 3. minutuan eta Illarramendik 2-0ekoa sartu du area kanpotik egindako jaurtiketa baten bitartez, 5. minutuan. Lehen zatian kontrolpean izan du partida talde txuri-urdinak azken minutuera arte. Deportivok aurrera jo du, eta atsedenaldia baino lehenago Adrianek aldeak murriztu ditu (1-2) Scharren pase dotoreari amaiera bikaina emanda.
Bigarren zatiari erasokor ekin dio Galiziako taldeak eta Realak arazoak izan ditu defentsan. Norgehiagokako 50. minutuan Florin Andonek lehia berdindu du (2-2). Realari maldan gora jarri zaio partida eta Deportivo hobeto jokatzen ibili da. Neurketaren azken txanpan, ordea, Diego Llorentek 2-3koa sartu du estrategi jokaldi baten bitartez 82. minutuan eta Illarramendik 2-4koa sartu du neurketa erabakiz.
Fitxa teknikoa:
2 - RC Deportivo: Tyton; Juanfran, Schär, Sidnei, Luisinho; Fede Cartabia (Fede Valverde, min.64), Guilherme, Mosquera, Bruno Gama (Lucas Perez, min.49); Adrian Lopez eta Florin Andone (Bakkali, min.71).
4 - Reala: Rulli; Aritz, Iñigo Martinez (Llorente, min.66), Odriozola, Kevin Rodrigues; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Januzaj (Carlos Vela, min.73), Juanmi (Canales, min.54) eta Willian Jose.
Goles: 0-1, min.3: Juanmi. 0-2, min.4: Illarramendi. 1-2, min.27: Adrian Lopez. 2-2, min.50: Andone. 2-3, min.82: Llorente. 2-4, min.86: Illarramendi.
Epailea: Munuera Montero.