2-3
Realak galdu egin du Valentziaren aurka, hirugarren porrota jarraian jasota
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak 2-3 galdu du Anoetan. Bi aldiz jarri dute berdinketa markagailuan donostiarrek, baina 86. minutuan Zazak sartutako golak garaipena eman die valentziarrei.
Realak 2-3 galdu du Valentziaren aurka Anoetan, eta hirugarren porrota jarraian jaso du talde txuri-urdinak. Norgehiagoka polita eskaini dute bi taldeek, baina garaipena bisitariek eraman dute.
Lehen zatia bizia izan da, eta bi taldeek abagune argiak izan dituzte. Oyarzabalek eta Odriozolak arriskua eraman dute Valentziaren ate ingurura, baina Realak ez du asmatu Domenech atezainaren aurrean. Talde bisitaria ere, argi iritsi da Realaren atera, eta Rodrigok 0-1ekoa sartu du 26. minutuan. Gola hartu ostean, berdinketaren bila jo du Realak, eta Aritz Elustondok gola sartu du (1-1) 32. minutuan korner batean. Lehen zatiko azken txanpan, Guedes Valentziaren bigarren gola egitetik gertu egon da, eta Oyarzabalek ez du gutxigatik sartu txuri-urdinen gola.
Atsedenaldiaren ostean, Valentziak aurrea hartu du berriro, Nacho Vidalek sartutako golarekin (1-2). Realak minutu kaskarrak jokatu ditu bigarren zatiaren hasieran, baina ez du amore eman, eta Oyarzabalek neurketa berdindu du (2-2) 59. minutuan, area kanpotik egindako jaurtiketa on batekin. Norgehiagoka maldan gora jarri zaio Realari, Zubeldia egotzi baitu epaileak bigarren txartel horia aterata, baina Valentzia ere hamar jokalarirekin geratu da minutu batzuk geroago, Kondogbia egotzi baitu epaileak. Partida oso irekia izan da azken txanpan, eta lehia ireki horretan Zazak eman dio garaipena Valentziari (2-3), 85. minutuan gola sartuta.
Fitxa teknikoa:
2.- Reala: Rulli; Odriozola, Zubeldia, Aritz Elustondo, Kevin; Illarra, Zurutuza, Xabi Prieto (Ruben Pardo, 81. min); Juanmi (Januzaj, 46. min), Oyarzabal eta Willian Jose (Canales, 71. min).
2. Valentzia: Domenech; Gaya (Lato, 74. min), Garay, Paulista, Nacho Vidal; Guedes, Kondogbia, Parejo, Soler (Andreas, 74. min); Zaza eta Rodrigo (Mina, 74. min).
Golak: 0-1, 26. min: Guedes. 1-1, 32. min: Aritz Elustondo. 1-2, 54. min: Nacho Vidal. 2-2, 59. min: Oyarzabal. 23, 85. min: Zaza.
Epailea: Santiago Jaime Latre.
go Jaime Latre.