Frantziarekin lesionatu zen
Reala: Griezmannek zuntz-urradura du ezker izterrean
Erredakzioa
Jokalari frantziarraren lesioak eta Paco Sutilek dituen minak, hasierako hamaikakoaren ateak ireki ahal dizkio Sarpongi.
Antoine Griezmanneko ezker izterrean zuntz-urradura du, Frantziako selekzioarekin jasotako kolpe baten ondorioz. Jokalari gazteak ezin izango du Levanteren aurkako partida jokatu, lesioa dela eta.
Griezmannen lesioak eta Paco Sutilek dituen minen ondorioz, Jeffrey Sarpongek hasierako hamaikakoan irtetzeko aukera anitz ditu. Jokalari holandarrak Espanyolen aurka erakutsi zuen bere abilezia eta Martin Lasartek aukera paregabea esquíen diezaioke hurrengo asteburuan.