Itxi

Ciutat de Valencia estadioan

Levante-Reala (2-1): Erantzuna beranduegi heldu da

Erredakzioa

Martin Lasarteren mutilek soilik 2-0aren ondoren aurkitu dute ohiko jokoa. Txuri-urdinen gola Sarpongek egin du partidako 78. minutuan

Gipuzkoarrek ez dute itxura ona erakutsi Levanteren etxean eta gaindituak izan dira ia 90 minutuetan. Realak soilik 2-0ekoarekin erakutsi du bere joko ona eta Sarpongek 2-1ekoa lortu du. Erantzuna berandu heldu da kanpokoentzat eta hiru puntuak Valentzian gelditu dira.

Martin Lasarteren mutilek ez dute partida ohiko erritmoarekin hasi eta Levantek aukera pare bat izan ditu hasierako minutuetan. Txuri-urdinak euren zelai erdian sartu dira eta Luis Garcia Plazaren taldea erasoan sakatzen hasi da, zaleen animoek lagundurik. Hala ere, talde valentziarraren aukerak ez dira oso argiak izan eta Claudio Bravok ez ditu arazorik izan. De la Bellak bi jaurtiketa egin zituen, baina bere zartakoak kanpora joan ziren gutxigatik, Realaren abagunerik onenetan.

Norgehiagoka pixkanaka trabatzen joan da eta Levantek estrategiazko jokaldietan arriskua eraman du Txileko atezainaren ingurura. Etxekoek zutoinera bidali dute baloia korner baten ondorioz eta pare bat minutu geroago Sergiok zutoinera ere bidali du bere zartakoa. Reala ez da eroso egon zelaian eta hori nabaritu egin da lehen zatian zehar. Emaitza atsedenaldia 0-0ekoa izan da.

Bigarren zatian etxeko taldea indartsu irten da garaipenaren bila eta estrategiazko jokaldien bidez gola egitea bilatu dute. Gipuzkoarrek ez dute haien jokoa hobetu eta erritmo motela erakusti dute, aukera gutxi sortuz. 60. minutuan, Del Hornok 1-0ekoa lortu du burukada paregabe batez. Gallartako jokalaria indartsu sartu da korner bateean eta Bravok ezin izan du ezer egin baloia gelditzeko.

Donostiarrak 1-0ekoari erantzuten saiatu dira, baina txuri-urdinak trabaturik jarraitu dute eta Caicedok bigarrena lortu du etxekoentzat. Ekuadorreko jokalariak atzean utzi du Ansotegi eta bikain gainditu du Bravo ezker oinarekin. 2-0ekoarekin Lasartek bere taldea erasora bideratu du eta jokaldi batean, Sarpongek 2-1ekoa lortu du burukada batez. Jokalari holandarra bakarrik zegoen area barnean eta arazorik gabe gaindtu du Reina atezaina. Llorentek 2-2koa lortu nahi izan du, baina bere burukada kanpora joan da gutxigatik. Azken emaitza 2-1ekoa izan da beraz, donostiarek beranduegi erantzun baitute Ciutat de Valencian.

- Fitxa teknikoa:

2 - Levante: Reina, Javi Venta, Ballesteros, Nano, Del Horno (Cerra, m.67), Xavi Torres, Sergio, Xisco Muñoz (Xisco Nadal, m.50), Juanlu, Ruben eta Caicedo (Rafa Jorda, m.67).

1 - Reala: Claudio Bravo, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella, Rivas, Aranburu (Viguera, m,85), Xabi Prieto, Griezmann (Sarpong, m.64), Tamudo (Zurutuza, m.64) eta Llorente.

Golak: 1-0, m.60: Del Horno. 2-0, m.65: Caicedo. 2-1, m.79: Sarpong.



Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)