Itxi

1-3

Realak bigarren postuan bukatu du multzoen fasea, Zeniten aurka galduta

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Errusiarrak nagusi izan dira bigarren zatian. Willian Josek egin du Realaren gol bakarra; Yerokhinek, Ivanovicek eta Paredesek, Zenitenak.

Reala 1 - Zenit 3 / EFE.

Realak multzoko bigarren bezala sailkatu da Europa Ligako hurrengo fasera, azken partida Zeniten kontra galduta Anoetan. Etxeko taldea bigarren zatian desagertu da, eta kanpokoak bere eraginkortasuna ezarri du.

Talde txuriurdina nagusi izan da neurketan, Januzajen eskuin hegalean aukera asko sortuta. Garaipena nahi zuten zalegoari eskaintzeko, Lleidak Kopatik kanporatu ostean. Konfiantzarekin hasi dute neurketa, baina momentu erosoenean, errusiarrek abagune argia izan dute. Yerokhinen jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora.

Eusebio Sacristanen taldea asko saiatu dira, eta abagune ugari sortu dituzte Lodyginen atean: Xabi Prietoren errematea, Miha Mevjarena bere ateko langaren kontra, eta Januzajen jaurtiketa, esaterako.

Lehen zatiaren bukaeran, minutu batzuz lasaiago egon ostean, erasora itzuli da Reala, Kevinen bi abagune argikin. Hala ere, momentu horretan aurreratu da Zenit, etxekoen arean sartu den bigarren aldian. Rulliren aldaratze bat Yerokhinek harrapatu du, eta lehen gola egin du.

Realak ez du amore eman, eta berdinketaren bila jokatu du, futbol ona eginez. Bigarren zatian, Januzajen jaurtiketa gutxigatik ez da sartu, eta hurrengo jokaldian, golaren pasea eman dio Willian Joseri, markagailua berdinduz.

Hala ere, gutxi iraun du poztasuna etxeko taldean. Ivanovicek defentsaren akats bat aprobetxatu du gol ikusgarri bat sartzeko, atzeko artazia eginez.

Lur jota geratu da Reala golaren ostean, eta desagertzen joan dira berdegunetik. Bukaera luze eta ilunean, Leandro Paredesek markagailua itxi du, Realaren aukera guztiak urrunduta. L Multzoko bigarren bezala sailkatu dira.

FITXA TEKNIKOA

Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Martinez, Kevin (De la Bella, 60. min); Illarramendi, Prieto, Zurutuza (Canales, 67. min); Januzaj, Oyarzabal (Juanmi, 57. min) eta Willian José.

Zenit: Lodygin; Erokhin, Criscito, Smoinikov (Zhirkov, 62. min), Mevja; Kranevitter, Poloz (Paredes, 75. min), Ivanovic; Noboa (Kuziaev, 62. min) , Rigoni, Kokorin.

Golak: 0-1, 34. min: Erokhin. 1-1, 57. min: Willian José. 1-2, 64. min: Ivanovic. 1-3, 84. min: Paredes.

. min: Paredes.

Albisteak (3)