Itxi

Igandean, 20:45ean

Eusebiok ehun partida beteko ditu Realarekin, unerik zalantzatienean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Datorren igandean zuzenduko du bere ehungarren partida Realaren entrenatzaile gisa, eta Bartzelonaren aurka egin ere.

Eusebio bere taldeari aginduak ematen Athleticen aurka San Mamesen jokatutako azken derbian. EFE

Eusebio Sacristan Realaren entrenatzaileak ehungarren norgehiagoka beteko du igandean txuri-urdinen entrenatzaile gisa; alabaina, efemeride hori bere unerik zalantzatienean iritsiko da: taldearen joko-proposamena duda-mudan baitago igandean Leganesen aurka 1-0 galdu ostean.

Talde donostiarrak Butarquen lehen zatian azaldu zuen irudi ona bertan behera geratu zen geldikako jokaldian jaso zuen gola eta gero, eta, horrenbestez, donostiarrak esku hutsik bueltatu ziren Donostiara. Egoera horren poderioz, zalantzak azaldu dira joko-sistemaren gainean, azken hilabeteetan emaitza apalak lortzen ari delako taldea eta ez delako aurkariak ustekabean harrapatuko dituen aldaketarik sumatzen joko-moldean.

Aitzitik, Eusebiok taldeari ekarri dion egonkortasuna ukaezina da, eta hala adierazten du duela hogei urtetik hona postu horretan denbora gehien iraun duen entrenatzailea dela. Garai hartan, Bernd Krauss teknikari alemaniarrak bi denboraldiz zuzendu zuen Reala. Hirugarrena ere taldearen buru hasi zuen, baina bederatzi lehia besterik ez zen egon entrenatzaile karduan.

Eusebio Realaren historiako bederatzigarren entrenatzailea izango da kopuru horretara iristen. Gainera, une honetan Ligan bi teknikari besterik ez daude Lehen Mailan jarraian eta talde berarekin berak baino partida gehiago zuzendu dituztenak: Simeone (Atletico Madril) eta José Luis Mendilibar (Eibar).

Valladolideko entrenatzailearen beste ekarpen nagusietako bat izan da bigarrenn taldetik lehendabizikora hainbat jokalari igo eta aukera ematea: Alvaro Odriozola, Kevin Rodrigues, Bautista, Zubeldia, Guridi, Gorosabel eta Guevararen kasua da hori. Horrez gain, Mikel Oyarzabalen protagonismoari jarraipena ematen jakin du.

maten jakin du.

Albisteak (3)