Larunbatean, 20:45ean
Reala bide onera itzultzera behartuta dago Vila-realen emaitza ona lortuta
Agentziak | Erredakzioa
Eusebiok ez du ofizialki azken abisurik jaso klubaren aldetik, baina zaleek oso argi dute, jaitsiera zazpi puntura egonda, ezinbestekoa dela garaipen bat lortzea.
Realak bolada txarrari amaiera jarri nahi dio eta horretarako ezinbestekoa du Vila-realen aurkako partidan aldeko emaitza lortzea.
Ez da erronka makala donostiarrentzat Vila-real txapeldunen ligako postuetan sartzeko lehian delako, eta Reala, berriz, postu horietatik oso urruti dagoelako. Gipuzkoarrek gertuago dituzte jaitsiera postuak.
Realarentzat oso neurketa garrantzitsua da larunbatekoa, baina estatistika ez dago euren alde, azken hamaika urteetan ez baitute bertan irabaztea lortu Liga txapelketan.
Eusebio Realeko entrenatzaileak ez du ofizialki azken abisurik jaso, baina zaleek oso argi dute, jaitsiera zazpi puntura egonda, ezinbestekoa dela garaipen bat lortzea eta Donostiara esku-hutsik itzuliz gero, taldearen egoera nabarmen okertuko litzakeela.
Txuri-urdinak Lehen Mailan golik gehien egiten dituzten taldeen artean dira, baina egoera horri ez diote etekinik ateratzen: jokatutako azken 10 partidetatik bi bakarrik irabazi dituzte.
Ustezko hamaikakoak
Vila-real: Asenjo; Mario, Bonera, Víctor Ruiz, Jaume Costa; Rodri, Trigueros, Castillejo, Fornals; Bacca, Ünal.
Reala: Rulli; Odriozola, Navas, Llorente, De la Bella; Illarramendi, Zubeldia, Xabi Prieto; Oyarzabal, Januzaj, Willian José.
Epailea: Del Cerro Grande (Errioxako batzordekoa).
Estadioa: De la Cerámica
Ordutegia: 20.45ean.
.45ean.