Itxi

Emakumeena ere

Euskaltel, Realaren lehen taldeko babesle berria

eitb.eus

Leer en Castellano

Realak jakinarazi du Qbao.com ez dela klub txuri-urdinaren babesle nagusia izango azken hilabetean bere egoeraren inguruan sortutako gorabeherak direla eta.

Realaren elastiko berria.

Gaur goizean hori sinatu dute Jokin Aperribay Realaren lehendakariak eta Alberto García Erauzkin Euskaltel Taldearen lehendakariak; era berean, gustura agertu dira “Gipuzkoarekiko eta lurraldearen eta bertako pertsonen garapen sozial eta ekonomikoarekiko konpromisoa partekatzen dugun bi erakundeon arteko hitzarmen” honekin.

Euskal operadoreak, Gipuzkoan kirola sustatzeko lanean, Realaren alde egiten segitzen du, eta Ligako hurrengo partidatik aurrera (ostiral honetan, A Coruñako Deportivoren aurka), Euskaltel marka agertuko da Realeko jokalarien kamisetetan. Laster emango ditu futbol-taldeak kamiseta berriaren merkaturatzeari buruzko xehetasunak.

Emakumezkoen taldearen babeslea

Bi taldeen arteko hitzarmena harago doa; izan ere, Euskaltelek berritu egin du Reala babesteko hitzarmena, beste hiru urtez. Hitzarmen honen bidez, emakumezkoen taldearen babesle nagusia da, eta denboraldi honetatik 2021era arte neska txuri-urdinek kamisetatan edukiko dute Euskaltel marka. Pauso berri honekin emakumezkoen futbolari emandako laguntza sendotzen du Euskaltelek, eta haren aldeko apustua berresten du; halaber, ekintza eta kirol berdinzale eta inklusiboak sustatzeko filosofiari eusten dio.

Qbao.com

Realak jakinarazi nahi du gaurtik aurrera Qbao.com ez dela klub txuri-urdinaren babesle nagusia izango. Azken hilabetean Qbao.com-en egoeraren inguruan sortutako gorabeherak direla eta, enpresak ezingo die aurre egin babesletza kontratuan ezarritako betebeharrei. Ondorioz, Realak erabaki du kontratu harremanari amaiera ematea eta, ondorioz, babesletzarako akordioa baliogabetuta geratzen da.

Albisteak (2)