Lesioa
Willian Josek ezker oineko behatz bat hautsita dauka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Itxura guztien arabera, aurrelari txuri-urdina baja izango da zenbait astez.
Realeko golegilerik nagusienak, Willian Jose aurrelariak, ezin izango ditu hurrengo partidak jokatu, lehendabizikoa biharkoa Real Madrilen etxean, haustura baitauka ezker oineko hirugarren metatartsianoa.
Erasoko jokoari begira talde txuri-urdinak duen jokalari onenaren baja zenbait astez luzatuko da, itxura guztien arabera, nahiz eta klubak ez duen horren gaineko zehaztasunik eman eta entrenamendu eta partidetara "eboluzioaren arabera" itzuliko dela besterik ez duen adierazi.
Jokalariak mina nabari zuen ezker oinean osteguneko entrenamendutik, bertan kolperik jaso ez arren, eta minak jarraitzen zuela ikusirik, erresonantzia egin diote ostiral honetan, eta bertan ageri denez, "estres haustura dauka".