Itxi

Igandean, 17:00etan

Hercules-Reala: Tamudo, Markel eta Ansotegi, deialdian

A.B.

Erredakzioa

Hiru jokalari hauek Alacantera bidaiatuko dute eta Ansotegi da hasierako hamaikoan egoteko aukera gehien dituena.

Realak larunbat goizean burutu du azken entrenamendua Herculesen aurka igandean (17:00etan) Rico Perezen jokatu aurretik.

Lan saioaren amaieran Rico Perezen jokatzeko prest egongo diren jokalarien zerrenda eman du Martin Lasartek. Tamudo, Markel eta Ansotegi dira berritasunak deialdian. Ansotegik ditu hasierako hamaikakoan sartzeko aukera gehien.

Deialdia:

Bravo, Zubikarai, Carlos Martinez, Dani Estrada, Labaka, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella, Xabi Prieto, Sarpong, Aranburu, Markel, Rivas, Elustondo, Griezman, Tamudo, Llorente eta Viguera.