Igandean, 21:00etan
Reala: Atletico Madril, hamazazpi denboraldi Anoetan irabazi gabe
Erredakzioa
Martin Lasartek lehen taldeko jokalari guztiekin burutu ahalko du hurrengo lan saioa Paco Sutil, Diego Ifrán eta David Zurutuza osatuta baitaude.
Atletico Madrilek 17 denboraldi daramatza Realari Anoetan Ligako partida bat irabazi gabe. Igande honetan bi talde hauek elkarren aurka ariko dira 21:00etan hasita.
Anoeta 1993ko uztailaren 29an inauguratu zen eta ordutik Atletico Madrilek 13 aldiz jokatu du txuri-urdinen zelaian. Koltxoneroen balantzea honakoa da: Hamaika porrot eta bi berdinketa (96/97 eta 97/98 denboraldietan).
Azken hamarkadan Anoetan izan diren bien arteko lehia guztiak talde gipuzkoarrak irabazi ditu. Bost urtean ez ziren elkarren aurka aritu Atletico Madrilek bi denboraldi eman baitzituen Bigarren Mailan eta Realak hiru denboraldi eman zituen zilarrezko mailan.
Realean albiste onak daude aste hasieran. Min harturik zeuden Paco Sutil, Diego Ifrán eta David Zurutuza osatuta daude.