Itxi

Golik ez

Puntu banaketa Benito Villamarinen (0-0)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Betisek eta Realak hutsean amaitu dute Sevillan jokatutako partida. Aukera gutxi izan dituzte gola egiteko; gehienak, bigarren zatian.

Juanmi eta Fabian Ruiz. Argazkia: Efe.

Betisek eta Realak ez dute golik egitea lortu eta hutsean amaitu dute Benito Villamarinen jokatutako Liga partida. Puntu banaketa ez da ona, ez bata ez bestearentzat: donostiarrek puntu beharrean daudelako eta andaluziarrek Europa Liga jokatzeko borrokan sartu nahi dutelako.

Eusebiok baja garrantzitsuak izan ditu neurketa honetarako: Willian José golegilea, Xabi Prieto kapitaina, Imanol Agirretxe, Raul Navas atzelaria eta Gero Rulli atezaina. Hala ere. Txuri-urdinak baloia jokatzeko eta kontrolpean izateko helburuarekin atera dira eta Betis ezustean harrapatu dute.

Jokalari andaluziarrek ere kilometro asko egin dituzte zelaian eta horrek norgehiagoka orekatu du. Zelai erdian izan da borroka nagusia legen zatian. Aukerarik argiena 37. minutuan izan du Betisek, baina Moyak erantzun bikaina eman dio Betiseko jokalari batek egindako jaurtiketari.

Minutu gutxi geroago aukera donostiarren aldekoa izan da. Hector Morenok buruarekin egindako errematea kanpora joan da, eta Zurutuzak ere beste aukera bat izan du, baina gutxigatik ez da baloia errematatzera iritsi.

Aukera argienak, bigarren zatian

Atsedenaldiaren ostean Betis gose handiagoarekin atera da eta Tellok Juniorrek abagune argiak izan dituzte partidako lehen gola egiteko.

Realak ere izan du bere aukera, 79. minutuan, baina Odriozolaren jaurtiketa gurutzatua Adanek kornerrera desbideratzea lortu du azken momentuan.

Azken minutuetan neurketa hautsi egin da, baina ez da golik izan. Azkenean, puntu bana Betis eta Realarentzat.

 

Fitxa teknikoa

0 - Betis: Adán; Francis, Bartra, Mandi, Durmisi; Javi García; Boudebouz (Joaquín, 69. min), Fabián, Junior; Tello (Camarasa, 83. min) eta Sergio León (Rubén Castro, 69. min).

0 - Reala: Moyá; Odriozola, Llorente, Héctor Moreno, De la Bella; Illarramendi, Zubeldia, Zurutuza (Guridi, 65. min); Canales, Oyarzabal (Bautista, 92. min) eta Juanmi (Januzaj, 73. min).

Albisteak (3)