Itxi

Lehen deialdia

Brasilek Willian Jose deitu du Alemaniaren eta Errusiaren aurkako partidetarako

Erredakzioa

'Tite' Brasilgo selekzioko hautatzaileak Realeko aurrelaria deitu du Brasilek Alemaniaren eta Errusiaren aurka jokatuko dituen adiskidantzazko partidetarako. Lehen deialdia da Willian Joserentzat.

Tite Brasilgo hautatzaileak Willian Joseren izena esaten duen unea. Argazkia: EFE

Adenor Leonardo Bachi 'Tite' Brasilgo selekzioko hautatzaileak Willian Jose (Reala) deitu du Brasilek Alemaniaren eta Errusiaren aurka jokatuko dituen adiskidantzazko partidetarako. Deialdian berritasun ugari daude.

Neymar Junior lesionatuta dago eta baja da deialdian. Horrek, ateak ireki dizkio Willian Joseri eta aukera aprobetxatzen badu, Munduko Txapelketa jokatzeko aukerak izan ditzake. Lehen deialdia izango da Willian Joserentzat Brasilgo selekzioarekin. Anderson Taliscarentzat ere lehen deialdia izango da.

Brasilgo selekzioaren deialdia:

Atezainak: Alisson (Roma/ITA). Ederson (Manchester City/ING) eta Neto (Valentzia/ESP)

Defentsak: Marcelo (Real Madril/ESP), Daniel Alves (PSG/FRA), Filipe Luis (Atletico Madril/ESP), Fagner (Corinthians), Marquinhos (PSG/GFRA), Thiago Silva (PSG/FRA), Miranda (Inter Milan/ITA), Pedro Geromel (Gremio/BRA) eta Rodrigo Caio (Sao Paulo/BRA).

Erdilariak: Casemiro (Real Madril/ESP), Willian (Chelsea/ING), Fernandinho (Manchester City/ING), Fred (Shakhtar Donetsk/UKR), Anderson Talisca (Besiktas/TUR), Paulinho (Bartzelona/ESP), Philippe Coutinho (Bartzelona/ESP), Douglas Costa (Juventus/ITA) eta Renato Augusto (Beijing Guoan/TXI).

Aurrelariak: Gabriel Jesus (Manchester City/ING), Roberto Firmino (Liverpool/ING), Taison (Shakhtar Donetsk/UKR) eta Willian Jose (Reala/ESP).

Albisteak (3)