Itxi

Larunbatean, 18:30ean

Getaferi irabazi nahi dio Realak, etxean laugarren garaipena jarraian lortzeko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Donostiarrak eta madrildarrak lasaitasuna bermatu nahi dute Liga amaitu arte.

Xabi Prieto, gaur egun lesionatuta, lehen itzulian Getafen jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Realak eta Getafek larunbatean neurtuko dituzte indarrak Anoetan, Santander Ligako 29. jardunaldian. Bi taldeek urrun dituzte jaitsiera postuak eta Europan jokatzeko aukera ematen dutenak.

Denboraldia amaitzeko 10 partida geratzen direnean, bi taldeak helburu gabe geratzeko arriskuan dira. Donostiarrak 14. dira sailkapenean 33 punturekin, eta Europa 11 puntura dute. Getafek hiru puntu gehiago ditu.

Ondorioz, Eusebioren taldeak ez daki ondo nora begiratu behar duen, Europara ala jaitsiera postuetara. Dena den, hiru puntuak lortzea garrantzitsua da Eusebioren taldearentzat, etxean jokatutako azken hiru partidak irabazi dituztelako, eta bolada horri eutsi nahi diotelako.

Jaitsiera 13 puntura duten arren, Eusebiori emaitza ona lortzea komeni zaio. Entrenatzailea kritika ugari jasotzen ari da eta denboraldia ahalik eta hobeen amaitu nahi du.

 

Ustezko hamaikakoak

Reala: Moyá; Odriozola, Héctor Moreno, Diego Llorente, De la Bella; Illarramendi, Zurutuza, Canales; Januzaj, Oyarzabal, eta Willian José.

Getafe: Guaita; Damián, Djené, Bruno, Antunes; Portillo, Arambarri, Fajr, Ndiaye; Ángel eta Jorge Molina.

Epailea: Estrada Hernández (Kataluniako batzordekoa).

Estadioa: Anoeta.

Ordua: 18:30ean.

Albisteak (3)