Talde aldaketa
Canalesek Betisen jokatuko du hurrengo denboraldian
eitb.eus
EITBk jakin ahal izan duenez, Sevillako taldeak itxita dauka Realeko jokalariaren fitxaketa.
Sergio Canalesek, Realeko jokalariak, Real Betisen jokatuko du datorren denboraldian.
Benito Villamarinera joango da erdilaria, Sevillako taldearen gertuko iturriek EITBri baieztatu diotenez. Betisek itxita dauka kantabriarraren fitxaketa hurrengo denboraldirako.
2013-14 denboralditik da Realeko jokalaria, eta kontratua ekainean bukatuko zaio.
Jokalaria Eibarko Takashi Inuiren taldekidea izango da, beraz.