Kapitainaren agurra
Xabi Prietok erretiroa hartuko du denboraldi amaieran
eitb.eus
Realak astearte honetan jakinarazi du, kapitainak futbola uztea erabaki duela. Asteazken arratsaldean emango du prentsaurrekoa Anoetan.
Joan zen denboraldian Prietok dagoeneko azaldu zuen futbola uzteko asmoa, baina bere errendimendu altuak eta sasoiko egoteak bere kontratua denboraldi bat gehiagoz luzatzea erabaki zuen.
Xabi Prietok (Donostia, 1983) 2003an egin zuen debuta Realarekin Oviedoren aurka, Errege Kopako partida batean. Denboraldi horretan Ligako azken norgehiagokan parte hartu zuen Bernabeun, Real Madrilen kontra. Neurketa horretan bi gol sartu zituen, horietako bat Panenka eran jaurtitako penalti baten bidez.
Ordutik hona, 530 lehia jokatu ditu Realaren elastikoarekin 15 denboralditan zehar, horietako hiru Bigarren Mailan.
Prentsaurrekoa, asteazkenean
Xabi Prietok prentsaurrekoa eskainiko du asteazken arratsaldean Anoetan.