Bazkideen Batzarra
Realak 36 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko die bazkideei
Erredakzioa
Diru koporu honetan zer ikusi handia dute Lehen Mailara igo izanak eta horren ondorioz datozen telebista eskubideek.
Aurrekontu honetan zer ikusi handia dute Lehen Mailara igo izanak eta horren ondorioz datozen telebista eskubideek. Eragina dute baita Zuzendaritza Batzordeak lortu dituen finantzazio modu ezberdinek. Hau dela eta, Jokin Aperribayk ez luke arazorik izan beharko aurrekontua onartzeko.
Realarentzat aste garrantzistua da. Igandean derbia jokatzen dute Athleticen aurka eta ostegunean 2018ko Munduko Kopa zein herrialdek antolatuko duen erabakiko da. Espainiak eta Portugalek aurkezten duten hautagaitza Iberiarra garaile ateratzea garrantzitsua da Realarentzat honek erraztu egingo bailuke Anoeta futbol zelai bihurtzea atletismoko pista kendu eta harmailak jarrita.