Itxi

Ilara luzeak San Mamesen

Zale askok ezin izan dute derbirako sarrerarik eskuratu

ETB

Ordu txikietatik egon da jendea San Mameseko ilaran eta, noski, gabe geratu direnek ez dute batere ongi hartu. Athleticen komunikatua ere badago.

Ordu txikietatik egon da jendea San Mameseko ilaran. Askok ia gau osoa pasa du bertan, egin duen hotzarekin gainera. Bakoitzak ahal izan duen bezala pasa du denbora. Kartetan jokatzen batzuek, musika entzuten beste batzuek, berbetan... ikusmin handia piztu ohi duten partidaren atarikoek luzten dituzten ohiko irudiak.

Baina batzuk huts egin beharko dute halabeharrez. Izan ere, txarteldegia ireki eta oso gutxira, sarrerak agortu dira. Eta noski, gabe geratu direnek ez dute batere ongi hartu.

Goizeko hamar t''erdietan zabaldu dituzte txarteldegiak. Ilaretako lehen lekuetan egon direnek pozik hartu dute euren altxorra. Hogei minutu pasa eta gero sortu da arazoa, ehun bat sarrera saldu ostean, klubak agortu egin direla esan duenean.

Jokin Aperribay, Realeko presidenteak, esan du 800 sarrera bidali dituztela Bilbora. Athleticeko jokalariek ehun baino gutxiago eskuratu dituzte beraz, jendeak galdera bat du: Non daude gainontzekoak?

Klubak komunikatu baten bitartez adierazi du Realak sarrera gutxi bidali dizkiola bere kompromisoei aurre egiteko. Gaineratu du gizalegezkoak ez diren jarrerak ikusi eta gero, erabakiko duela hurrengo batean jasotako sarrerak salmentan jarrriko dituzten ala ez.

Klubaren komunikatua


Albisteak (8)