Euskal derbia
Reala-Athletic: Lasartek argi utzi du helburua maila mantentzea dela
Erredakzioa
Talde txuri-urdineko entrenatzaileak bere lehen derbia biziko du Athleticen aurka eta gogoekin dagoela esan du.
Realeko entrenatzailea den Martin Lasartek argi utzi nahi izan du Realaren helburua maila mantentzea dela. Hau esan nahi izan du igandean Athelticen aurkako derbia jokatu aurretik.
Horrela baretu nahi izan ditu Joseba Llorentek eta Claudio Barvok astean zehar eginiko adierazpen baikorrak. "Llorente jokalari bikaina da eta Bravo atezain ezin hobea. Ondo dago beraiek gorantz begiratzea, baina nire lana da helburu bat jartzea eta hori maila mantentzea da. Gero, hau lortzen badugu beste bat izan daiteke gure helburua", esan du Lasartek.
Lasartek ez du Athleticeko defentsaren gogortasunaz hitz egin nahi bere ustez epaileen lana sartzen baita gai horretan. Baina, uruguaiarrak gaineratu du aurkari askok ezin dituztela jokalari txuri-urdinak faltak egitea ez den modu batera gelditu kalitate handia baitute.
Entrenamenduan ez du Athleticen aurka ariko den hamaikakoari buruz ezer argitu, baina prentsaurrekoan esan du ez dagoela zertan aldaketa handirik egin gauzak ondo doazenean.