Kontratua, ekainera arte
Carlos Martinezek ez du Realean jarraituko
Agentziak | Erredakzioa
11 denboraldi eman ditu lehen taldean eta 208 partida ofizial jokatu ditu.
Carlos Martinez Realeko jokalariak ez du taldean jarraituko, klubak aditzera emandakoaren arabera. Jokalariaren kontratua ekainaren 30ean amaitzen da. Realak "duintasunaren eta adore txuri-urdinaren adibide" gisa jarri du Martinez.
Realak ateratako idatziaren arabera, 32 urteko jokalariak ez du taldean jarraituko eta klubak 18 urteetan agertutako "konpromisoa, dedikazioa eta profesionaltasuna" eskertu dizkio.
Martinezek 11 denboraldi eman ditu lehen taldean eta 208 partida ofizial jokatu ditu, "eta guztietan den-dena eman du, azken eguna balitz bezala", azpimarratu du klubak.
Duintasun eta urguilu txuri-urdinaren adibide ¿¿¿ #EskerrikAskoTxarly #Zubieta #RealSociedad pic.twitter.com/IXLZp7NqBM
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 6 de mayo de 2018