Errusia 2018
Rulli eta Willian Jose, Mundialerako zerrendetatik at; Hector Moreno, barruan
eitb.eus
Hainbat futbol selekziok Errusiako Mundialean arituko diren jokalarien behin-behineko zerrendak eman dituzte ezagutzera astelehen honetan.
Uda honetan, ekainaren 14tik uztailaren 15era bitartean, Munduko Futbol Txapelketan parte hartuko duten hainbat selekziok bertan izango diren jokalarien behin-behineko zerrendak plazaratu dituzte astelehen honetan, tartean Argentinak, Brasilek eta Mexikok.
Jorge Sampaoli hautatzaile argentinarrak eta Adenor Leonardo Bacchi, 'Tite' brasildarrak ez dituzte aipatu deialdietan sartu ez Realeko Geronimo Rulli atezaina, ez Willian Jose aurrelaria. Aitzitik, Juan Carlos Osorio mexikarrak aintzat hartu du Hector Moreno atzelaria bere zerrendan.
Datozen egunotan gainerako deialdiak argitaratuko dituzte.