Itxi

Baja

Hector Moreno mexikarrak giharretako lesioa dauka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Lehen graduko lesioa du ezker hankako barne bikian zein soleoan.

Hector Moreno. Argazkia: EiTB

Hector Moreno Realeko atzelariak min hartu zuen bere taldeak igandean Leganesen aurka jokatu zuen partidan. Jokalari mexikarrak giharretako lesioa dauka; izan ere, ezker hankako barne bikia eta soleoa minduta baititu.

Morenok ez du parte hartu asteazken honetako entrenamenduan, eta osasun-azterketa egin diote zer zeukan behatzeko asmoz.

Klubak argitaratu duen oharraren arabera, mexikarrak fisioterapia-saioak jaso eta atseden hartuko du, baina ez du osatze-eperen berririk eman.

Albisteak (3)