Euskadi Irratiak aurreratuta
Asier Garitano izango da Realaren entrenatzailea datorren denboraldian
eitb.eus
Euskai Irratiak aurreratutakoaren arabera, Garitano izango da lehenengo taldearen arduraduna eta Mikel Antiak bigarren entrenatzaile lanak egingo ditu.
Asier Garitanok Reala entrenatuko du datorren denboraldian, Euskadi Irratiak larunbat honetan aurreratutakoaren arabera.
Garitanoren izena ahoz aho ibili da azken asteetan eta klubak oraindik ofizialki konfirmatu ez duen arren, bera izango da lehen taldearen arduradun nagusia.
Bigarren entrenatzailea Mikel Antia izango da.