Errusia 2018
Belgikak Mundialerako behin-behineko zerrendan sartu du Januzaj
EITB.EUS
Alvaro Odriozola eta Hector Moreno taldekideek ere Errusian izateko deialdia jaso dute.
Roberto Martinez Belgikako hautatzaileak Adnan Januzaj Realeko jokalari belgikarra sartu du Errusiako Mundialean izateko aurrelistan.
Futboleko Mundu Txapelketa ekainaren 14tik uztailaren 15era bitartean jokatuko da, eta erasoko jokalari txuri-urdina bere selekzioak astelehen honetan jakitera eman duen 28 jokalariz osatutako behin-behineko zerrendan dago.
Horrenbestez, hiru dira uda honetan Errusian jarduteko deia jaso duten taldekide txuri-urdinak: Januzaj (Belgika), Alvaro Odriozola (Espainia) eta Hector Moreno (Mexiko).