Txuri-urdin ohia
Unai Emery Anoetara itzuliko da 14 urte geroago
Erredakzioa
Valentzia taldeko prestatzaile gipuzkoarra jokalari moduan Lehenengo Mailan bere debuta ikusi zuen estadiora itzuliko da.
Unai&' || 'nbsp;Emery&' || 'nbsp;Valentziako entrenatzailea jokalari moduan Lehenengo Mailan bere debuta ikusi zuen estadiora itzuliko da, Realak eta Valentziak nor baino nor gehiago jarriko dituen neurketan,&' || 'nbsp;BBVA&' || 'nbsp;Ligako azken jardunaldian.
Entrenatzaile euskaldunak 95-96 denboraldian egin zuen debuta jokalari bezala futbol espainiarreko mailarik gorenean.
Denboraldi horretan bost partida jokatu zituen, den-denak aulkitik aterata, eta azkena Anoetan 1996ko maiatzaren 12an izan zen, talde donostiarrak Albaceteri eman zion 8-1eko jipoi historikoan. Bertan, Lehenengo Mailan egin duen gol bakarra erdietsi zuen.
Reala utzi ondoren, bere futbolari-ibilbidea Bigarren&' || 'nbsp;Mailako&' || 'nbsp;Toledon jarraitu zuen, eta ondoren Ferrolgo&' || 'nbsp;Racingen,&' || 'nbsp;Leganesen eta Lorcan.&' || 'nbsp;Azken honetan 2004an jokalari izateari utzi eta entrenatzaile-kargua hartu zuen.
Orduz geroztik ez du bere etxea izan zenera itzultzeko aukerarik izan, zuzendu dituen taldeak (Lorca,&' || 'nbsp;Almeria eta Valentzia) ez baitira Realarekin batera maila berdinean aritu.