Reala B entrenatuko du
Imanol Alguacilek kontratua berritu du Realarekin 2021era arte
Erredakzioa
Reala zuzendu zuen denboraldi amaieran eta bigarren taldeko entrenatzailea izatera itzuliko da. 2021. urteko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua Imanolek.
Realak akordioa lortu du Imanol Alguacil entrenatzailearekin bere kontratua 2021eko ekainaren 30a arte luzatzeko. Bi aldeen aurreko akordioa 2019. urteko ekainaren 30ean amaitzen zen.
Honela, Imanol Alguacilek, lehen taldetik pasa ondoren, bere laugarren denboraldiari ekingo dio bigarren taldeko lehen entrenatzaile bezala. 2014ko azaroan egin zen Reala B taldearen kargu.