Itxi

Akordioa

Toño Ramirezek ez du Realean jarraituko

Erredakzioa

Leer en Castellano

Kluba eta atezaina akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko. Toñoren kontratua 2019ko ekainaren 30ean amaitzen zen.

Toño Ramirez. Argazkia: EiTB

Reala eta Toño Ramirez atezaina akordio batera iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko. 2019ko ekainaren 30era arte zuen kontratua atezainak talde txuri-urdinarekin.

Realak bere esker ona adierazi nahi izan dio klubaren alde erakutsi duen konpromisoagatik onena opa nahi dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.

Toñok sei partida jokatu ditu aurten Realarekin; lau Ligan, bi Errege Kopan eta bat Europa Ligan. 2016-2017. denboraldian ez zuen partida bakar bat jokatu, baina azken denboraldian jokatzeko aukera eman zion Rulliren lesioak.

 

Albisteak (3)