Itxi

70 milioiko etete-klausula

Illarramendik kontratua berritu du Realarekin 2023ra arte

Erredakzioa

Leer en Castellano

Asier Illarramendik bi denboraldiz luzatu du talde txuri-urdinarekin lotzen duen kontratua. Erdilariak 70 milioi euroko etete-klausula izango du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak kontratua berritu dio Asier Ilarramendiri 2023. urteko ekainaren 30era arte. Ondorioz, bi denboraldiz luzatu du talde txuri-urdinarekin zuen aurreko kontratua. Gainera, etete-klausula igo dio klubak eta 70 milioi eurokoa izango da.

"Gorputzak dioenera arte egon nahi dut Realean, ia 33 urte bete arte. Pozik nago, hau da nahi nuena eta sentitzen nuena", adierazi du Asier Illarramendik, kontratua berritu ostean.

Datorren denboraldian kapitainaren besokoa eramango du Illarramendik eta honen harira, hauxe esan du: "Kapitaina izatea gauza polita da. Saiatuko naiz jende gaztearentzat eta haurrentzat erreferente bat izaten".

Illarramedi Anoetako eraberritze lanak ikusten ere egon da, eta ilusioa egiten dio zelaia berrituta ikusteak: "Zaleak gertuago izango ditugu, eta hori asko eskertzen dugu jokalariok".

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)