Lanera buelta
Abian da 2018-2019 denboraldiko Reala
Erredakzioa
Talde txuri-urdineko jokalariek osasun-frogak egin dituzte, eta gimnasioan egin ute entrenamendua. Itzuleran ez dira egon Odriozola, Januzaj eta Hector Moreno futbolariak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Martxan da 2018-2019 denboraldiko Reala. Oporren ostean, jokalariak lanera itzuli dira bi multzotan banatuta. Batzuk Policlinica Gipuzkoatik pasa diren bitartean, ohiko azterketa-medikuak egiteko, besteak Zubietan izan dira lehenbiziko lan egunerako.
Asteak ikusi gabe egonda, besarkadak ugari izan dira, eta staff tekniko berria ezagutu dute jokalariek. Ondoren, bai gimnasioan, baita zelaian lan egin dute beste zenbait azterketa-fisikorekin. Ostiralean, talde bakoitzak gaur egin ez duen lana osatuko du. Larunbata izango da Zubietako ateak lehenbizikoz irekiko diren eguna, talde osoa elkarrekin egongo den lehen lan saiorako.
Lanera bueltan, selekzioekin Munduko Txapelketa jokatu duten Alvaro Odriozola, Hector Moreno eta oraindik Mundialean jarraitzen duen Adnan Januzaj falta izan dira. Alvaro ez da bere taldekideekin gehiago entrenatuko, Real Madrilek fitxatuko baitu Odriozola eta akordioa ondorengo egunetan gauzatuko da.
Asier Garitanorenaz gain, Realak fitxaketarik gabe ekin dio denboraldiaurreari, nahiz eta datozen egunetan Mikel Merino fitxatuko duen talde txuri-urdinak.