2018-2019 denboraldia
Realak elastiko berriak aurkeztu ditu
Erredakzioa
Klub txuri-urdinak 2018-2019 denboraldian jantziko dituen elastikoak aurkeztu ditu.
Realak ostegun honetan aurkeztu ditu 2018-2019 denboraldian erabiliko dituen elastikoak. Macron markakoak izango dira. Lehen elastikoa txuri-urdina da, eta bigarrena gris kolorekoa.
Lehen elastikoak hiru marra urdin eta bi marra zuri izango ditu. Lepoko aldea zuria izango da, behealdean marra txuri-urdinak dituelarik; goikaldean ikurriña izango du, eta behealdean kutxabanken izena.
Bigarren elastikoa gris kolorekoa izango da, apaingarri orlegiekin. Atzealdea grisa izango da, ikurriña eramango du goialdean eta kutxabanken izena behealdean.