Itxi

Negoziazioak

Mikel Merinoren fitxaketa, luzerako kontua

Erredakzioa

Leer en Castellano

Roberto Olabe Realeko futbol-zuzendaria 'baikor' azaldu da Nafarroako erdilaria fitxatzearen inguruan, baina oraindik negoziatzeko kontu asko daudela ere gaineratu du.

Roberto Olabe. Argazkia: EiTB

Realaren futbol-zuzendaria den Roberto Olabek, Mikel Merinoren fitxaketari buruz hitz egin zuen astelehenean hedabideekin izan zuen topaketan. Olabe 'baikor' azaldu da Merino fitxatzearen inguruan eta Donostian 'ahalik azkarren' egotea espero du.

"Mikel Merinoren fitxaketa luze doa. Zortez ala zorigaitzez, negoziazioak ezin ditu alde batek bakarrik zuzendu eta beharrezkoa da alde guztien arteko akordioa, gauzatu ahal izateko. Merino oraindik ez da errealitate bat guretzat, baina pozik nago negoziazioek daramaten martxarekin", gaineratu du Olabek.

Talde txuri-urdinak etorkizunean egin ditzakeen fitxaketei buruz argitu du, etxeko jokalariak ahalik eta gehien izatea dela helburua, eta iristen diren jokalariek "taldea hobetu" beharra daukatela.


Albisteak (3)