Itxi

Lehia gogorra aurealdean

Imanol Agirretxe ez da Realetik mugituko neguko merkatuan

Erredakzioa

Badirudi Illarramendi ere Reala B taldean geratuko dela. Salamancak erakutsi zuen interesa jokalarti gazteagatik, baina Edu Bedia fitxatu dute.

Imanol Agirretxe Realeko aurrelari ez da talde txuri-urdinetik mugituko neguko merkatuan. Hamaikakoan sartzeko borroka egingo duela erabaki du Agirretxek.

Talde askoren eskaintzak izan ditu Realak Agirretxegatik, gehienak Bigarren Mailakoak eta Albacete izan da interes gehien jarri duena.

"Hasieran ez neukan pentsatuta Realetik ateratzea, baina talde batzuen interesa egon zenez pentsatzeko denbora behar izan nuen. Uste dut minutuak izan ditzakedala hemen eta hori lortzeko borrokatuko dut", esan zuen.

Talde askok beragan interesa jartzeak morala eman dio Agirretxeri eta geratzea erabaki du. Agirretxek lehia gogorra edukiko du minutuak izateko Joseba Llorenterekin, Tamudorekin eta Ifranekin lehian aritu beharko baitu. Dena den, Agirretxek sei gol sartu zituen igoerako denboraldian eta aurten hiru partida jokatu ditu Lehen Mailan eta gol bat sartu du. Gola Deportivoren aurka lortu zuen.

Badirudi Illarramendi ere geratu egingo dela

Azkenean, badirudi Illarramendi ere Reala B taldean geratuko dela. Salamancak erakutsi zuen interesa jokalarti gazteagatik, baina Edu Bedia fitxatu dute Racingetik utzita.

Albisteak (2)