Itxi

Denboraldi-aurrea

Mikel Merinok taldekideekin entrenatu du arratsaldean, goizeko kolpearen ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Arratsaldeko lansaioko zatirik handiena bete du. Hala ere, gainerako jokalariak baino aurretik bukatu du jarduna, edozein arazo ekiditeko.

Mikel Merino entrenamendua utzi duen unea. Argazkia: EiTB

Mikel Merino Realeko erdilari fitxatu berria izan da talde txuri-urdinak asteazken goizean egin duen entrenamenduko protagonista nagusia; izan ere, lansaioa utzi behar izan du eskuineko sorbaldan mina zuelako.

Hasiera batean subluxazio bat izan zezakeela iruditu arren, azkenerako susto batean geratu da dena, Asier Garitano entrenatzaileak arratsalderako prestatutako lansaioko zatirik handiena bete baitu. Hala ere, gainerako jokalariak baino arinago bukatu du jarduna, edozein arazo ekiditeko xedearekin.

Realak orain arte ez du ezusteko larririk izan denboraldi-aurrean. Jokalarien egoera fisikoaren gainean talde teknikoak duen ardurarik nagusiena Imanol Agirretxeren kasua da, gainerako taldekideen erritmora entrenatu ezinik jarraitzen baitu, Roberto Olabe futbol-zuzendariak duela gun batzuk aurreratu zuenez.

Albisteak (3)