Itxi

Kontratuaren etetea

Markel Bergarak Reala utzi du, 14 denboraldi eman ostean, horietako 7 lehen mailan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bergara utzita aritu da Getafe taldean eta madrildarrek bere fitxaketa iragarriko dute datozen orduetan.

Markel Bergara, Getaferekin jokatutako partida batean. Argazkia: Efe.

Realak eta Merkel Bergara jokalariak euren arteko kontratua etetea adostu dute eta Bergarak Getaferekin sinatuko dute datozen orduetan. Erdilariak 14 denboraldi eman ditu Realean, horietariko 7 lehen mailan, eta 2019ra arteko konpromisoa zuen.

Jokin Aperribay presidenteak Mikel Merinoren aurkezpenean aurreatu zuen Markel Bergarak kluba uzteko aukera zuela. Gaur, akordioa iragarri ostean, Realarekin izandako "dedikazioa eta konpromisoa" eskertu eta "etorkizun pertsonalean zein profesionalean" zorterik onena opa diote.

Markel Bergara oinarrizko jokalaria izan zen Reala 2010ean Lehen Mailara itzuli zenean, eta titular izan da Martin Lasarte, Philippe Montanier, Jagoba Arrasate eta David Moyes entrenatzaileekin.

Eusebio Sacristanen garaiaren hasieran ere jokalari garrantzitsua izan zen, baina azken bere errendimenduak behera egin zuen eta Realak Getafera bidali zuen, utzita jokatzeko. Madril aldean Bergarak hobera egin du eta denboraldi erdian bere ibilbide osoan baino gol gehiago egin ditu.

 

 


Albisteak (3)