Itxi

Larunbatean 20:00etan

Realak Sevilla hartuko du Anoetan

Erredakzioa

Demidov da Lasartek eskainitako zerrendan nobedade nagusia. Carlos Martinez baja da eta Sutilek edo Sarpongek beteko dute Griezmannen lekua.

Vadim Demidov deitu du Martin Lasartek Sevillaren aurkako partidarako (larunbatean, 20:00etan). Norvegiarra da teknikariak prestatu duen deialdian nobedade nagusia. Rivas ere itzuliko da eta Lasartek ez du argitu nork beteko duen Griezmannen hutsunea, Sutil edo Sarpong dira aukerak. Baloi geldituetan adi ibili beharko duela azpimarratu du Realeko entrenatzaileak.

Talde txuri-urdina ez dago unerik onenean jarraian hiru porrot jaso ostean (Bartzelona, Valentzia eta Zaragoza), baina larunbatean zaleen babesa baliatuta hiru puntuak eskuratzea izango du helburu. Garrantzi handiko norgehiagoka izango da.

Ustezko hamaikakoak

Reala: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella; Rivas, Aranburu, Sarpong, Xabi Prieto; Zurutuza eta Joseba Llorente.

Sevilla: Palop; Dabo, Caceres, Alexis, Fernando Navarro; Navas, Romaric, Renato, Capel; Kanoute eta Luis Fabiano.

Epailea: Javier Estrada Fernandez
Futbol-zelaia: Anoeta.
Ordua: 20.00.




Albisteak (2)