Akordioa
Peña Sport, Realaren hitzartutako klub berria
Erredakzioa
Bi klubek elkarlanerako akordioa sinatu dute datozen bi denboraldietarako.
Realak eta Peña Sport FC klubak hurrengo bi denboraldietarako (2018-2019 eta 2019-2020) hitzarmena sinatu dute. Akordioak bi klubek izan duten erlazio ona berretsi du.
Lan ezberdinen artean hurrengoak nagusituko dira: Teknifikazio jardunaldiak Realeko entrenatzaileekin (maila ezberdinetan eta emakumezkoen taldeetan), txapelketa ezberdinetan parte hartuko du Peña Sport FC taldeak, heziketa hitzaldiak izango ditu, eta Realaren instalazioak bisitatuko ditu. Anoetako neurketetan ere izango da.
Asteazkenean Tafallan Real Zaragoaren aurka jokatutako neurketan, Joseba Ibarburu Realeko presidenteordeak, eta Juan Antonio Cabrero Peña Sport taldeko presidenteak, hitzarmena sinatu zuten. Alex Uranga kontseilaria eta Luki Iriarte Realaren futbol formakuntzako zuzendaria ere, bertan izan ziren.
Peña Sport taldea 1925. urtean sortu zen, eta 380 jokalari ditu 19 taldetan banatuta.