Kontratu-berritzeak
Sangalli eta Merquelanz lehen taldean geratuko dira kontratuak 2020ra arte berrituta
Erredakzioa
Reala eta jokalariak ados jarri dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko, 2020ko ekainaren 30era arte. Klubak jakinarazi du, bi futbolariek lehen taldeko fitxa izango dutela.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Reala eta Luca Sangalli ados jarri dira dira bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko, 2020ko ekainaren 30era arte. Sangallik lehen taldearekin egin du denboraldi-aurrea, eta gaurtik aurrera lehen taldeko jokalaria izango da.
Futbolaria oso pozik azaldu da Zubietara iritsi zenetik izan duen ametsa bete duelako. 23 zenbakia eramango du.
Merquelanz ere lehen taldean geratuko da
Martin Merquelanzek kontratua berritu du Realarekin 2020. urteko ekainaren 30era arte eta lehen taldean geratuko da. Merquelanzek lehen taldearekin burutu du denboraldi-aurrea eta gaurtik aurrera lehen taldeko jokalaria izango da. 16 zenbakia eramango du.